Abian da Motxian Eby mezu lehiaketa

Txintxarri Aldizkaria 2013ko martxoaren 27a

Oarsoaldeko eta Buruntzaldeko 12 eta 16 urte arteko gazteek har dezakete parte lehiaketan apirilaren 21a arte.Oarsoaldeko Euskara Batzordeak eta Buruntzaldeko Euskara Zerbitzuek elkarlanean martxan jarri dute 2013ko Motxian Eby mezu lehiaketa.

Iaz Lasarte-Oriako irabazlearen mezua Manuel Lekuonan egin zen sari banaketan
Aurtengo lehiaketan Oarsoaldeko eta Buruntzaldeko 12 eta 16 urte arteko gazteek har dezakete parte eta horretarako 140 karaktere inguruko mezu bat bidali beharko dute honako galderari erantzunez: mezu bat jaso duzu: “zmz atzokoa?” Zer erantzungo diozu?

Lehiaketan parte hartzeko honako bide hauek erabil daitezke:
- SMSak eta WhatsApp-ak 608955602 zenbakira
- E-postak motxianeby@gmail.com helbidera
- Sare sozialen bidez:
- Buruntzaldea Euskaraz Facebooken eta Twitterren
- Oarsoarrak Facebook eta Twitterren
- Motxian Eby Tuentin

Parte-hartzaileek mezuaren aurretik herria jarri beharra dute. Izan ere, eskualde bakoitzean irabazle bat eta bost finalista izango dira. Parte hartzeko epea apirilaren 21ean amaituko da.

Eskualde bakoitzeko irabazleak 200 euroko erosketa txartela jasoko du eskualdeko dendetan gastatzeko. Horrez gain, 60 euroko beste bosna erosketa txartel banatuko dira eskualde bakoitzean.

Sari banaketa ekitaldia maiatzaren 2an izango da 19:00etan Perurena auzoan, bi eskualdeek bat egiten duten lekuan.