Horrela izanda, ostegun santuan, San Pedro elizan meza santua 19:00etan egingo da gazteleraz, Arantzazuko Ama elizan 19:00etan euskaraz eta Brigitarren komentuan 17:30ean elebiduna, honetan ordu santua 22:00etan izango da eta bi hizkuntzetan egingo da.
Ostiralean berriz, Kalbario bidea egingo da 9:00etan San Pedro elizatik Zabaleta bideraino. Arantzazuko elizak 10:00etan gurutze bidea abiatuko du Azkorteko ermitara eta Brigidatan, 11:00etan egingo dute hau kaperan. Arratsaldean San Pedro elizan pasioa izango da 18:00etan euskaraz, Arantzazun gazteleraz 18:00etan eta Brigidatan 16:30ean elebitan.
Azkenik, larunbatean San Pedron eta Brigidatan pazko gaubela egingo da. Lehenengoan 21:00etan eta Brigidetan 19:00etan, bi mezak elebitan izango dira.
