Izan ere, Lasarte-Oriako herritarrek fedez bizi dituzte Aste Santuko ospakizunak. Eta horren adibide, San Pedroko parrokian, Arantzazuko Amaren parrokian eta Brigitarren komentuan antolatu dituzten elizkizun eta Gurutze bideetan bildu den herritar andana. Irudian ikusten duzuen bezala, Jesus gurutziltzatu aurreko etapak gogorarazi zituzten herriko fededunek Ostiral Santu egunean. Goizean goizetik hasita, Xabier Andonegi apaizaren gidaritzapean egin zuten San Pedro eliza eta Sausta baserri aurreko aldare txikiaren arteko bidea eguraldi zoragarriarekin. Guztira 150 kristau inguru bildu ziren eta ohitura den moduan, etapa edo egonaldi bakoitzean Pasioaren pasarteren bat irakurri, otoitz egin eta kantatu egiten zuten hurrengo egonaldira iritsi bitartean. Behin Sausta aurreko aldarera iritsita, azken irakurketa egin eta “Gure aita” batekin amaitu zuten Via Crucis-a. Arantzazuko Amaren Parrokiatik Azkortera ere egin zuten Gurutzebidea.