Jon Merino herritarra Las Vegasera

Txintxarri Aldizkaria 2013ko martxoaren 31

Orioko UNAR dardo elkartekoak Las Vegasera doaz Estatuko dardo txapelketa irabazi ostean. Alacanten lortu zuten garaipena eta saria datorren urteak jokatuko den mundu mailako txapelketara joatea da. Jon Merino herritarrak bertan bere dohainak erakusteko aukera izango du.

Taldea Alacanten jokatu zen txapelketan.
Martxoaren 23 eta 24ean Alacanten ospatu zen estatuko dardo txapelketa. Bertan Jon Merino herritarrak hartu zuen parte eta bakarkako torneoan garaile izen zen amateur mailan CRICKET modalitatean.

Taldeka ordea Orioko UNAR elkarteko "Rugby Tragoxka" taldearekin jokatu zuen, Jon Merino, Rafa Mellado, Pablo de la Fuente eta Joseba Unanuek osatutako taldea hain zuzen, emaitza ezin hobea eskuratuz, garaipena.
Amauter mailan izan dira lehenengoak 501 modalitatean eta beste 123 talderen aurka lehiatuz.

Larunbatean eman zioten hasiera txapelketa honi eta igandean jokatu zuten finala DUERNU2 talde asturiarraren aurka. Garaipen honek mundialean parte hartzeko atea ireki die eta Las Vegasen izango dira datorren urtean dena emateko prest.