Bihar emango zaio hasiera XXV. Squash txapelketari. 15 jokalarik hartuko dute parte edizio honetan, bi taldetan banatuak. A taldearen baitan Kinin Calvo, Fernando Montero, Oswal Cañedo, Juanjo Martin, Roger Hidalgo, Iñaki Garcia, Aitor Tejero eta Imanol Olaizola. B taldean berriz, Iker Cañedo, iazko txapeldun ordea, Dani Davila, Joakin Peña, Gorka Goikoetxea, Oscar Lopez, Joseba Lorente eta Xabier Amiano herritarrak izango dira.
1. fasea
Ligaska-sistemaren bidez jokatuko da lehenengo fasea buelta bakarrean. Talde bakoitzeko lehenengo hirurak sailkatuko dira txapeldunen fasea jokatzeko. Antolakuntzatik azpimarratzen dute txapeldunen fasea jokatu ahal izateko lehenengo faseko partida guztiak jokatu beharko direla.
Horrekin batera, sailkapena egiterakoan kontuan hartuko diren datuak, lehentasunaren araberako hurrenkeran honakoak izango dira jokalariek argi izan ditzaten; Lortutako puntuak, seten bataz bestekoa, tantoen bataz bestekoa eta aldeko tantoak.
Txapeldunen fasean berriz, sailkatu diren sei jokalariek ligaska bidez jokatuko dute. Ligaskaren lehenengo biek finala jokatuko dute eta hirugarrenak eta laugarrenak kontsolazioko finala jokatuko dute
Txapeldunen faserako sailkatzen ez diren parte-hartzaileek jokatuko dute kontsolazioa kanporaketa-sistemaren bidez. Partiduak 5 jokoetan onenak irabaziko ditu. Joko bakoitza 15 tantokoa izango da.
Partiduak astelehenetik ostiralera bitartean jokatuko dira, 18:00tik 20:00ra.
Antolakuntzak gogoratzen duenez, partidaren bat jarritako egun eta orduan jokatzerik ez badago, tartean dauden jokalariak ados jarri beharko dira astebeteko epean jokatzeko. Aurrekoa betetzen ez bada, plazamendua eragin duenari partida galdutzat emango zaio. Horrekin batera jokalari bakoitzak, gehienez, hiru ordu-aldaketa egin ahal izango ditu pistaren erreserban. Jokalariren batek txapelketa utziz gero, jokatu dituen partiden emaitzak baliogabetzat joko dira eta txapelketaren egutegia lesioengatik ez da aldatuko.
Biharko partidan Kinin Calvo eta Joakin Peña arituko dira.
