Iazko San Pedro jaiak antolatzeko egin ziren bileretan parte hartzea handia izan zen.
Udalak adierazi duenez, martxoaren amaieran herriko elkarteekin bildu eta San Pedro jaietako egitarauaren hezurdura nagusia osatu zuten.
Orain proposamen zehatzak falta dira eta hauek biltzeko hiru bide izango dira aurten.
Batetik hiru bilera tematiko egingo dira Manuel Lekuona kultur etxean: apirilaren 8an, astelehena, 18:30ean, haurren ekitaldiak izango dira mintzagai; apirilaren 10ean, 18:30ean, musika ekitaldiei buruz hitz egingo da eta apirilaren 11ean, berriz, kultur ekitaldiei buruz.
Honetaz gain, Udalak jakitera eman duenez, bilera hauetara hurbildu ezin ziren herritarrek Udalak etxe guztietara bidaliko duen eskuorria eta Hitzartu parte hartzeko web orrialdea izango dituzte haien ekarpenak egiteko.
Eskuorria proposamenekin bete eta edozein udal eraikinetako parte hartze postontzietan utzi ahal dute herritarrek. Eskuorriak jasotzeko azken eguna apirilaren 19a izango da.
Hitzartu parte hartzeko web orrialdean, berriz, galdeketa atalean egin daitezkete proposamenak.