Dantza garaikideaz gozatzeko

Txintxarri Aldizkaria 2013ko apirilaren 4a

Lasarte-Oriako Kultura sailak Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz, Lasarte-Oria dantzan antolatu du berriro ere. Aurten hiru hitzordu izango dira dantza garaikideaz gozatzeko. Hurrengo larunbatean, apirilaren 13an izango da, Dantzaz konpainiaren “Ar-tean” ikuskizuna.

iaz Kukai dantza taldearen “Otehitzari biraka” edo Ertza konpainiak eskainitako “Act of God” lana ikusi ahal izan ziren ekimen honetan.

Eusko Jaurlaritzak eta Sarea Euskadiko antzoki sareak duela bederatzi urte, dantza bultzatuz zirkuitua jarri zuen martxan. Zirkuitu hau pixkanaka Euskal Herriko hainbat herrietara hedatu zen eta Lasarte-Oria horietako bat dugu.
Dantza garaikideko zirkuitu hau martxan jarri zenean, bi helburu nagusi landu nahi izan ziren.
Formato txiki eta erdiko produkzioak erakusteko espazio egonkorren eskasia dela-eta, sektoreko profesionalek eta zaletuek duten kezka bati aterabide bat ematea.
Eta honelako ikuskizunetara publikoa erakartzeko antzokiek egiten duten ahaleginean laguntzea ere.
Honi eskerrak, gure herrian Kultura sailak Lasarte-Orian Dantzan ekimena jarri zen martxan duela urte batzuk eta dantza garaikideko koreografia ugarietaz gozatzekoa aukera izan da gurean. Hala nola, iaz Kukai dantza taldearen “Otehitzari biraka” edo Ertza konpainiak eskainitako “Act of God” lana ikusi ahal izan ziren.

Ikuskizunak

Aurten hiru ikuskizunek osatuko dute Lasarte-Oria dantzan 2013.
Dantzaz konpainiaren “Ar-tean” emanaldia izango da lehengoa. Hurrengo larunbatean, apirilaren 13an, 20:00etatik aurrera, hiru koreografia, “A Place Between”, “Earth Apples” eta “Flash deluxe” eskainiko dituzte Manuel Lekuona kultur-etxeko aretoan.
Maiatzaren 24an, berriz, “In corpore sano” ikuskizuna eskainiko du Organik konpainiak.
Eta azkenik, azaroaren 23an, Marta Carrascoren konpainiak “La dona descalça” lana erakutsiko du.

Sarrerak salgai

Lasarte-Oria dantzan ekimeneko dantza saioetarako sarrerak eskuratu nahi izanez gero, “Ar-tean” ekitaldikoak eskuragarri daude dagoeneko leihatilan, 6,50 euro, eta lasarteoriasarean web orrialdean, 5,40 euro.
Eta kultura sailak jakin arazi duenez, “In corpore Sano” ikuskizuneko sarrerak aste honetan jarriko dituzte salgai.