Grimm anaien ipuin klasikoaren moldaketa librea da filma. Antzinako film mutuen antzera, zuri beltzean dago grabatua eta estetika nahiko gotikoa du.
Zinemagile bilbotarraren filma 1920ko hamarkadan dago girotua. Bere protagonistak, Carmenek haurtzaro latza izan du. Erreduna bere amaordea da, Encarna. Bere iraganetik ihesian, lagun berriak, ipotx toreatzaile talde bat, eta bidaia liluragarria egiten ditu.
Sariak
Blancanieves filma Donostiako Zinemaldian aurkeztu zen eta oso harrera ona izan zuen. Epaimahaiaren Sari Berezia jaso zuen Blancanieves-ek, eta emakumezko aktore onenenarena Macarena Garciak.
Filmak hamar Goya sari lortu zituen otsailaren 17an egin zen saribanaketan. Film onenaren sariaz gain, emakumezko aktore —Maribel Verduri—, jatorrizko gidoi, emakumezko errebelazio aktore, argazki, jatorrizko musika, makillaje, jatorrizko kanta, jantzien diseinu eta zuzendaritza artistiko onenaren sariak eskuratu ditu filmak.
Sarrerak
Igandean ere helduen zinema saioan, 19:30etan, ikusteko aukera izango da ere. Gaurko saioko sarrerak leihatilan 4,65 euro; internet bidez, 4,24 euro eta igandan, berriz, leihatilan 5,85 euro; internet bidez, 5,30 euro.