Udaltop topaketetako izena ematea ireki da

Txintxarri Aldizkaria 2013ko apirilaren 5a

Euskal Herriko Udal Euskara zerbitzuetako teknikariak biltzen dituen Udaltop topaketa Lasarte-Orian antolatuko da apirilaren 25 eta 26an. Aurten erantzungo dituzten galderak “Nola aktibatu herritarrak udalarekin euskaraz jarduteko? Zer eta nola egin euskaraz ikus gaitzaten?” izango dira.
Izena eman nahi duten teknikariek Udaltop-en webgunean egin behar dute inskripzioa, izen-ematea online atalean apirilaren 19a baino lehen.