Elkolab. S. Coop. enpresak, Lasarte-Oriako Udalaren Sanitateko Departamentuarekin elkarlanean, janari-manipulatzaile ikastaro berria emango du. Ikastaroak Osasun Sailak eskatzen duen autokontrolaren inguruko edukiak ditu eta arrisku handiko elikagaiak maneiatzeko balio du. Horregatik, antolatzaileek jakitera eman dutenez, ostalaritzako sektoreari zuzendua da.
Ikastaroa apirilaren 18an eskainiko da Osasun Zentroko bigarren solairuan dagoen erabilera anitzeko aretoan. Ordutegia 16:00etatik 20:00etarakoa izango da. Prezioa pertsonako 45 eurotakoa da. Langabetuentzako prezio berezia dago, 35 euro eta erregimen generalean dauden pertsonentzako bonifikatzeko aukera dago. Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko, deitu OMIC/KIUB-ra 943 361 605 edo Elkolab, S.COOP. 943 533 303 enpresako telefonora.