Areto-futboleko fase berria gaur hasiko da

Txintxarri Aldizkaria 2013ko apirilaren 5a

Ostadar SKT-k antolatzen duen herriko txapelketako bigarren faseari emnago daio gaur arratsaldean hasiera. Honetan bi txapelketa desberdin izango dira. Batetik play-off-a izango da, honetan zortzi taldek final laurdenak, finalerdiak eta finala jokatuko dituzte; bestetik gainontzeko sei taldeek kontsolazioa jokatuko dute.

Bihar eta igandean, final laurdenak jokatuko dira kiroldegian; gaur, berriz, kontsolazio finala hasiko da Kirol gunean.

Gaur arratsaldean kontsolazio taldeko lehen partidak izango dira Kirol gunean. Hauetan Balerdi Harategia-Oria kristaldegia; Trumoi-Ilargi eta Albañileria Vertical-Ana eta Soi ileapaindegia partidak ikusi halko dira.
Bihar eta igandean, berriz, play offeko final laurdenetako joaneko partida interesgarriak ikusi ahalko dira kiroldegian.
Larunbatean, Indaux-Txindoki eta Buenetxea-Urdaneta H.K. norgehiagokak jokatuko dira eta igandean, El Punto-Izarra bitxitegia eta Izkiña-ISU Leihoak.
Azken fase honetan izan diren parekatzeak kontuan izanik, iazko finalistek berriro ere final handian egoteko aukera dute. Baina ziur arerioek gogor egingo dutela lan hori horrela ez izateko.

Partidatako ordutegiak hemen aurkituko dituzue