Tamerlaÿn herriko taldearen kontzertua gaur Abenden

Txintxarri Aldizkaria 2013ko apirilaren 5a

Gaur gauean, 23:45etatik aurrera, Lasate-Oriako Tamerlaÿn eta Ariday taldeak kontzertua eskainiko dute Abend Kafe-antzokia. Heavy metal eta hard rock doinuak gustuko dituztenentzat kontzertu aparta izango da.
Ariday talde zaragozarrak bere azken diskoko, ¿Qué nos queda?, doinuak eskainiko ditu lehenik.
Eta ordu batak aldera, herriko Tamerlaÿn taldearen txanda izango da. Kontzertu garrantzistua honek talde kide berriak aurkeztuko baititu.
Bi talde hauetaz gozatu ahal izateko sarrera ordaindu beharko da: aurretik 6 euro eta leihatilan 8 euro.

Girotzen hasteko, hemen Tamerlaÿn taldearen Aguila abestia.