Ederki borrokatu dute baloia Beltzak Ostadar Gure-Etxea taldeko gazteek.
Mungiako taldea eta Beltzak aurrez aurre zeuden bigarren aldia zen gaurkoa. Aurrekoan, fase honetako bigarren jardunaldian, Uribealdeak eta Beltzak Ostadar Gure-etxeak berdinketa lortu zuten. Oraingoan, talde bizkaitarra sailkapeneko hirugarren postura iristeko asmoarekin etorri da Lasarte-Oriara. Errugbi eskolako arduradunek jakin arazi digutenez, Lasarte-Oriako taldeak hainbat jokalari lesionatu ditu eta Zarautzko taldeko infantil federatuen laguntza izan du.
Bi taldeak gogor aritu dira lehian. Baina Beltzak Ostadar Gure-etxearen nagusitasuna, 15 jokalarirekin jokatu du eta Uribealdeak 12rekin, garrantzitsua izan da, batez ere, bigarren denboran.
Hirugarren denbora polita ere izan dute.