Michelin II Azken berriak azaltzeko bilera

Txintxarri 2013ko api. 8a, 02:00

Lasarte-Oriako Udala berriro ere herriko sektore ezberdinekin bilduko da Michelin II eremuko negoziaketak nola doazen azaltzeko. Horien artean, herritarrekin beste bilera bat egin nahi du, guztia azaldu eta hauek izan ditzaketen galderak erantzuteko. Bilera hau hurrengo ostegunean, apirilak 11, arratsaldeko 19:00etan Manuel Lekuona Kultur-etxeko hitzaldi aretoan egingo da.