Iazko arrakasta ikusita aurten udalak egitasmoa errepikatu eta Jaietan Blai! martxan da. San Pedro jaien egitarauaren diseinuan herritarren iritziak jasotzeko egitasmoaren baitan bigarren bilera izango da gaur. Astelehenean egin zen lehenengo bilera kultur etxean eta haurrentzako ekintzak izan ziren hizpide. Gaurkoan musikari helduko zaio eta bihar berriz, kultur ekitaldien txanda izango da.
Bilera honetan zein musika talde ekarri edota zenbat kontzertu nahi diren azaldu ahal izango dute herritarrek besteak beste.
Bilerak irekiak dira 18:30ean Manuel Lekuonan eta udaletik herritarrak hauetan parte hartzera animatzen dituzte. Aurten ere proposamenak egiteko eskuorri bat bidali da etxeetara eta Hitzartu web orrialdean aukera dago hauek uzteko.
