Etxebizitzaren desjabetzea pairatzen dutenentzat lokalak

Txintxarri Aldizkaria 2013ko apirilaren 11

Jesus Zaballosek udalbatzarrean egindako proposamenaren berri eman nahi izan du ohar baten bidez. Herriko talde sozialistak etxe desjabetzea pairatzen dituzten herriko bizilagunei udalak bere esku dituen lokalak doan uztea proposatu zuen hauetan etxeko altzari eta bestelakoak jasotzeko aukera izan dezaten.

Etxebizitzaren desjabetzea pairatzen dutenentzat lokalak eskuragarri PSE-EE-ren proposamena.
Honek azaltzen duen moduan egunero gertatzen ari dira etxe desjabetzeak eta familia asko dira arazo honetan murgilduta aurkitzen direnak euren hipotekei aurre egin ezinik. "Arazo larri honen aurrean erakunde ezberdinetatik konponbideak landu beharko genituzke hauek gerta ez daitezen".

Horrela izanda, "nahiz eta beharrezkoa izan ahal den guztia egitea egoera hauek ez gertatzeko, desjabetzeak gauzatzen direnean, uste dugu gure udalak zerbait egin dezakeela, gutxi izanda ere". Horregatik talde sozialistak udalak bere esku dituen lokalak bizilagun hauei uztea proposatzen du.

Hain zuzen, udalak berriki Orian lokal batzuk jaso ditu eta hauek aipatutako egoeretan erabiltzeko aproposak izan daitezkeela gaineratzen du PSE-EEko Jesus Zaballosek.

Honen gainean batzarrean ez zen erabakirik hartu.