Cadizera eta Tarazona aldeera bidaiak

Txintxarri Aldizkaria 2013ko apirilaren 12a

Biyak Bat jubilatuen elkarteak eta Eroski Bidaiak-ek San Fernandora, Cadiz, 10 egunetako bidaia antolatu dute, maiatzaren 26tik ekainaren 4ra.
Egun guztietan gidaren laguntza izango da eta Cadiz eta inguruetako herri ezberdinak ezagutzeko aukera izango da.

Era berean, hilabete honetako irteera Tarazona eta Castejonera izango dela jakitera eman dute.
Izena ematea epea ireki da dagoeneko. Irteera honen prezioa 34 eurotakoa da bazkideentzat eta bazkide ez direnek 38 auro ordaindu behar dituzte.

Bidai hauei buruz informazio gehiago edo izena eman nahi duenak Biyak Bat elkarteko bulegora hurbil daiteke astelehenetik ostiralera 10:30 eta 12:30ak bitartean.