Buruntzaldea eskualdera zuzendutako Prestakuntza Bitartekari Zerbitzuaren informazioa zabaldu nahi du Zubikasik. Honako hau Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, Lanbide Heziketarako eta Etengabeko Prestakuntzarako Sailburuordetzak sortutako bitartekari zerbitzuen sareko partaide da eta Usurbilgo Lanbide eskolan kokatzen da.
Zerbitzu honek eskura dagoen prestakuntza eskaintzaren berri ematea du helburu. Horrela Lasarte-Oriako bizilagunei “gaurko eta geroko prestakuntza interesen azterketa, adierazpena eta zehaztapena; bakoitzaren etengabeko prestakuntza ibilbidearen plana egitea eta prestakuntza nahiei eta beharrei erantzuna emango dion informazioaren bilaketa ere erraztea” eskaitzen die.
Martxan dauden ikastaroak asko dira eta eskaintzaren inguruko informazio osatua www.zubikasi.org webgunean aurki daiteke.
Era berean, euren prestakuntza zabaltzeko interesa duten herritarrak eurekin harremanetan jartzera animatzen dituzte. Edozein zalantza argitu nahiez gero, Lanbide eskolara gerturatu, E-108 bulegoan 9:00-15:00 bitarteko ordutegian edota telefonoz 943 562 061 eta 943 364 600 zenbakietara deitu behar da.