Alebin mailatik kadete mailarako saskibaloi taldeak daude martxan gure herrian. Maila federatuan, zein eskolarteko mailan daude lehian eta Gipuzkoako txapelketako finaletan egoteko aukera dituzte hirurek.
Maila federatuan, Ostadar SKTko kadeteak eta Landaberri ikastolako infantil-txiki taldeak partehartze mailan daude bi talde hauek faseko azken jardunaldia jokatuko dute aste honetan.
Landaberriko infantil-txiki taldea sailkapeneko lehenengo postuan dago eta dagoeneko sailkatuta dago apirilaren 28an jokatu den finalerako.
Ostadar SKT-ko taldea bigarren dago sailkapenean lehen sailkatuarekin puntuetan berdindua. Baina partida irabazi behar du sailkapena lortzeko, izan ere, hirugarren sailkatua puntu batera baitago.
Sailkapen fasea
Eskolarteko mailan berriz, Mini mailako gazteak Gipuzkoako txapelketarako sailkapen fasean daude.
Bermejoren neskek Tolosako Laskorain taldearen aurka joan-etorriko partidak jokatuko dituzte. Irabazleak Gipuzkoako txapelketan parte hartuko du.
