Lehengo asteburuan, Ostadar SKT-k antolatzen duen areto-futboleko bigarren faseko lehen partidak jokatu ziren. Fase honetan bi txapelketa desberdin daude, fase finala edo play-off-a eta kontsolazio fasea.
Play-off-etan Indaux-Txindoki, Buenetxea-Urdaneta, Izarra-El Punto eta Izkiña-ISU leihoak final laurdenetako joaneko partidak jokatu ziren.
Buenetxea eta Urdanetaren arteko norgehiagokan Buenetxea izan zen nagusi, bigarren zatian batez ere eta 7 eta 2koarekin kanporaketa erabakita utzi zuen.
Baina beste hiru partidatan aste honetako etorriko partida izango da erabakiorra. Izan ere, Indaux eta Txindokiren arteko partidan 0 eta 1 irabazi zuen iazko txapeldun ordeak.
Eta Izarra-El Punto eta Izkiña ISU Leihoak partidak berdinketarekin amaitu ziren, 2-2 eta 3-3.
Era berean, kontsolazioko Balerdi Harategia-Oria kristaldegia; Trumoi-Ilargi eta Albañileria Vertical-Ana eta Soi ileapaindegia partidak jokatu ziren.