Biyak Bat elkarteko kideak jubilatu elkarteen arteko Gipuzkoako mahai joko eta mugimendu jokoen txapelketan ari dira lehiatzen.
Martxoaren 21ean hasi zen lehen fasea Alzako Nao-etxe elkartean eta Donostialdea eremuko sailkapenen saioan Briskan Josefa Arrate eta Concepción Prieto; dominoan Manuel Tirador eta Feliciano Gonzalez; escoban Jose Blanco eta Mª Paz Mendez-ek; musean 4 erregeetara Manuel Belartieta eta Pedro Martinez bikotea; tutean Jacinto Acosta eta Julio Sanz eta txintxoneta Felipe Gutierrezek lortu zuten bigarren faserako txartela.
Honela, bigarrren fasea, lehengo astean apirilaren 4ean, Bidasoa eremuko ordezkariaren aurka jokatu zuen Biyak Batek. Honetan Biyal Bateko briska, eskoba eta musa lau erregeetara jokoetako bikoteak eta Felipe Gutierrez-ek lortu zuten sailkapena. Biyak Bateko arduradunek jakin arazi digutenez, oraindik ez dago zehaztua noiz jokatuko den hurrengo fasea.