Zenbaterainoko lotura dute edo izan
bearko lukete bertsoak eta leiak. Nire
ustetan biak ere bat bestearekin lotuta
daude.
Bertso saio bat asten da eta aldi berean
ortxen asten da leia. Bertsolari batek
ziria eta besteak aundiagoa baina beti
norberak kantatu nai du bertsorik onena.
Bi bertsolari alkarrekin oso lagunak
izango dira baina bertsotan asten diran
momentuan ortxe asten da eztabaida.
Bat asten da eta orduan bestea entzuten
dago eta leenak utzi duen ari puntari tiraka
asten da eta al badu leenak baino bertso
obea bota. Nire ustetan or daude bertsoa
eta leia.
Au ez da oraingoa, oso zarra baizik. Erri
batean bi basarritar, biak auzoak ziran eta
biak bertsolariak. Bat sona aundikoa zan
eta bestea bajuxeagoa. Biak soro batetik
bestera eraso zieten bertsotan baina
ona beti ona. Larri xamar artzen zuen
onek bestea. Bat alabarekin eta bestea
semearekin ziran, eta semearekin zana
estu eta semea konturatu egin zan. Onek
aitari esan zion: “utzi neri, aita”. Asi zan
au eta zapaldu egin zuen onek bertsolari
on ura. Eta aitak orduan onela esan zion:
“bejondeikela, ausi diagu, nagusi gaituk.
Askatu katea eta goazen etxera; jai egin
bear diagu, au ospatu bearra zegok”.
Beste anekdota bat au neri gertatua: egun
batean bi bertsolari erri batera joan ginan.
Eguna bete genduan altzan ondoena
bakoitzak eta abiatu ginan etxera eguneko
azterketa eginez eta besteak esaten dit:
“i, Patxi, gauza bat esan bear diat. Begira,
gaur egun Euskal Erriko bertsolaririk
onenen parekoa juzgatzen aut nik i baina
gaur nire azpian ibili aiz”.
Baina neri elkarrizketa eder bateko bertsosaioa
asko gustatzen zait. Neretzako ez
dago bertso-saio oberik:
Ane puntua neri
zuk jarri zidazun
eta orain baditut
zenbait eginkizun
borondate onenez
erantzun nai nizun
opa dizut zuk neri
ainbeste maitasun
eta ia bertso au
gustatutzen zaizun.
Eta orain nik puntua jarri nai diot nire lagun
mina dudan Txomin Garmendiari:
Ire erantzun on bat nai nikek