Udako Txokoak egitasmoan edo udaleku itxietan, uztaila eta abuztuan, begirale izan nahi duten gazteek orain dute aukera izena emateko.
Begirale izateko baldintza bakarrak 18 urte baino gehiago izatea eta euskaraz komunikatzeko gai izatea dira. Honetarako zenbait bide dituzte interesatuek: mezu bat bidali dezakete aisia@ttakun.com helbidera edo Ttakuneko bulegotik, Geltoki kale 4 zenbakitik, pasa daitezke. Azken eguna maiatzaren 8a da.