Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Solaskide egitasmoko lagunek pintxo afaria antolatuko dute maiatzaren 9an, 20:00etatik aurrera, Arrieskalleta elkartean. Honetan pintxo afariaz gozatzeaz gain, jolas dinamikoak eta hizkuntza erabiltzeko dinamikak egingo dituzte. Afarian izena emateko azken eguna maiatzaren 6a izango da, astelehena. Afariak 12 euro balio ditu. Solaskiden parte hartzen duten euskaldun berri eta zahar guztiak daude gonbidatuak afarian parte hartzera.