Maiatzean ere famili ikastaroak

Txintxarri Aldizkaria 2013ko apirilaren 15a

Gazteria eta Kultura sailak antolatzen dituzten Gazte ikastaro eta kultura ikastaroak martxan daude.
Hiruhilabete honetan berrikuntza gisa, famili ikastaroak txertatu dituzte eskaintzan.
Hauek guraso eta haurren arteko harremana sendotzeko helburuarekin antolatu dira.

Saioak
Lehen saioak hilabete honetako larunbatetan izango dira, baina maiatzean ere lau saio izango dira eta hauetan parte hartzeko izena ematea irekia dago oraindik.

Maiatzaren 4an, ipuinaren mundua; 11an, Yoga eta Erlaxazioa; 18an, haurrentzako masajea eta 25ean, Sexualitatea familian hitzaldia izango da.

Ikastaroei buruzko informazio eta zehaztapen gehiago www.lasarteoriasarean.eu orrialdean aurkitu daitezke. Saio hauetako izena ematea Gaztelekuan egin behar da.