
Boris Nogales, Xabier Goitia, Jon Garagarza, Ana Belen Garcia, Juantxi Ugarte eta Patri Goialde ostiraleko aurkezpenean.
Gainera antzerkiak eta zinemak osatuko dute egitaraua. Batetik Biolin Magikoa, hiru herritarrek osatutako ATe Joka taldearen antzerki lana eskainiko da eta Okendo zinema taldeak pelikula berezia programatu du: Let´s Get Lost Chet Baker-i buruzko dokumentala hain zuzen ere.
Ostiral goizean Manuel Lekuonan egindako aurkezpenean egon ziren, Udaleko Boris Nogales, Xabier Goitia eta Juantxi Ugarte, Musikeneko akademi-kudeatzaile Patri Goialde, Ana Belen Garcia organista eta ATeJoka antzerki taldeko Jon Garagarza.
Boris Nogales-ek nabarmendu zuen aurreko urteetan alde batean izan ondoren, aurten Kultur Batzordean musikari bultzadatxoa ematea erabaki dutela eta lehenengo aldiz Musika Astea antolatu.
Eta zehazki helburuak lau dira antolatzaileek adierazi dutenez: herritarrei kultur adierazpen hori hurbiltzea, aste betean kalitatezko musika egitaraua eskaintzea, herriko musika sortzaileen lana bultzatzea eta herriko musika elkarteekin parte hartze dinamika bat sortzea.
Egitaraua
Astea irekiko duen Musikeneren izenean Patri Goialdek nabarmendu zuen erakundearen helburuak bi direla nagusiki, ikasleen formakuntza eta profesionaltasuna zaintzea eta dinamika akademiko horretan saiatzen direla ikasleei ikasitakoa publiko aurrean erakusteko aukera eskaintzen. Karsten Dobers-ek zuzentzen duen Saxofoi Ensemblekk asteazkenean joko du 19:30ean.
Ostegunean ordu berean Ainhoa Merzero abeslari hernaniarrak eta Alberto Saez pianistak osatzen duen Duo Soupir-ek joko du eta ondoren 21:30ean Zine Proiekzio berezia eskainiko da, Okendo Zinema Taldearen laguntzarekin. Chet Baker tronpeta-jole ezagunari buruzko dokumentala. Adituek esan dute sekula egin den musika dokumentalik onena dela. Bi ordu irauten du, Oskar sarietan finalista izan zen eta Veneziako zinemaldian saritua. Emanaldia 21:30ean da eta jatorrizko bertsioan emango da azpitituluekin.
Emanaldi gehienak doan izango dira, Zinema, Ruper Ordorikaren kontzertua eta Biolin Magikoa antzerkia izan ezik.
Ordorika gordin gordin
Ruper Ordorikaren kontzertuarekin hasiko dira astebururako programatu diren emanaldi bikainak.
Musikari ezaguna, talderik gabe etorriko da, bakar bakarrik eta kontzertu berezia izango da. Modu berri honetan lauzpabost kontzertu eskainiko ditu, bat Manuel Lekuonan ostiralean arratsaldeko 20:30ean. Bere ibilbidea errepasatuko Oñatiko abeslariak bere gitarraren laguntzarekin.
Larunbatean 19:30ean Pasaia Musikaleko bi konboren txanda izango da. “Octopus” eta “White Storm” taldeek joko dute Josu Elberdin musikariak zuzenduta. Pasaiako Musika Eskolako ikasleen bi talde hauek, hainbat estilotako lanak joko dituzte, baita gaur egungo pop eta rockaren ingurukoak ere.
Organoa eta antzerkia
Igandean bi emanaldi oso berezi egingo dira, eguerdian organo kontzertua Brigitarren Komentuan eta arratsaldean antzerki musikala kultur-etxean.
Ana Belen Garcia Perez andoaindarrak joko du Brigitarren komentuko organoa igande eguerdiko 12:30ean hasita.
Jesus Mari Egizabalek emandako informazioaren arabera, 1991. urtean eman zen azken kontzertua, bertan 1915ean jarri zen organo txiki eta berezi honekin. Esteban Elizondo izan zen organista orduan, orain joko duen Ana Belen Garcia bezala, Donostiako Santa Maria elizako organista. Dena den, astero jotzen du mezatan musika tresna hori Sor Graciela ala Felipe Lizarragak. Kontzertua dela eta organoa afinatu eta puntu-puntuan jarri dute.
Ana Belen Garcia organistak esan zuenez, ez da Gipuzkoako beste organo batzuek bezain ezaguna, baina soinu kalitate oso onekoa bai. Azpeitian egindako organo honekin, XVII. mendetik hasi eta XX. mendera arteko hainbat lan joko ditu Italia, Alemania, Frantzia eta Espainiakoak.
Danok Kide elkarteko Jesus Mari Egizabalek esan zuenez, ez da erraz erraza izan Elizaren baimena lortzea eta gerora ere berriro horrelako kontzertuak egitea zaila izango da, bere iritziz, egungo Gipuzkoako gotzaindegiko arduradunen joera, klausurako komentuak ixtekoa delako.
Igandean arratsaldeko 17:00etarako beste emanaldi bikain bat antolatu dute: AteJoka taldeko Aitor Fernandino, Tomas Ruti eta Jon Garagarza lasarteoriatarren “Biolin Magikoa” antzerki lana.
Garagarzak nabarmendu zuenez, historiako musikari klasikoak eguneratu eta ibilalditxo bat egiten dute musikaren historian. Herrikoak direla eta herrian euren lana erakusteko