Areto-futboleko bi final-laurden erabaki dira

Txintxarri Aldizkaria 2013ko apirilaren 15a

Ostadar SKT-k urtero antolatutako areto-futbol txapelketak aurrera darrai. Txapelketa final laurdenetan dago, aurreko astean jokatu ziren joanekoak eta asteburu honetan itzuliko bi partidu jokatu dira, Buenetxeak 8-1 egurtu zuen Urdaneta eta Txindokik 2-1 irabazi zion Indauxi. Final-aurrekoen emaitza globala, joanekoa eta itzulikoa kontuan hartuta, halaxe geratu da: Buenetxea-Urdaneta 15-3 eta Txindoki (iazko txapelduna)-Indaux 3-1.

Itzulikoaren faltan, bi txartel daude jokoan finalaurrekoetarako, Izarra-El Punto eta Izkiña-ISU Leihoak partiduak berdinketarekin amaitu ziren joanekoan, 2-2 eta 3-3. Beraz, hurrengo igandean erabakiko dira finalerdiak, beroak espero diren neurketetan.