Viña del Mar tabernako sukaldeak su hartu du arratsaldeko seiak inguru. Dirudenez sua freidoran sortu da eta bertako olioak su hartuta, tabernako Chicho Ancizarrek suhiltzaileei eman die abisua. Hauek iritsi bitartean sua eskura zituen su-itzaltzaileekin kontrolatzen saiatu da. Bitartean asko izan dira taberna inguruan bildu diren herritar eta bizilagunak.
Suhiltzaileek sua itzaltzeko lanetan ari zirela, Chico artatu dute bertaratu den anbulantzian, "kea arnasteagatik eztulka eta begiak oso gorrituak zituelako" ezer larririk ez azaldu digute senideek. Medikuek ondo zegoela ziurtatu dute eta behin sua itzalita, behin baino gehiagotan ikusi ahal izan dugu taberna barrura sartu eta suhiltzaileei azalpenak eta argibideak ematen.
Sutea gertutik jarraitzen izan da Pablo Barrio alkatea eta bertatik azaldu dira ere beste zinegotzi batzuk besteak beste, Boris Nogales. Alkatea suhiltzaile eta udaltzaingo zein Ertzaintzarekin hitz egiten aritu da gertatutakoa argitzeko nahian. Taberna gaineko etxebizitzetako bizilagun gehienak kalean ziren. Hasiera batean bizilagunak kezkatuta azaldu diren arren, egoera berehala kontrolatuta geratu dela ikusita, lasaitasuna nagusitu da.
Argazki gehiago hemen.
