Enara Fernandez eta Iraitz Etxarriri omenaldia egin diete udalean. Pablo Barriok eski modalitate ezberdinetan lortutako lehenengo sariek baino garrantzitsuagoa dela "kirol honetan aritzeko erakusti duzun gogoa eta kemena" adierazi dio gazteari.
Bea Egizabal ipuin kontalariak istorio ederra kontatu du, bertaratutakoen arreta bereganatuz eta Enarari eskaini dio ipuina. Landaberrin ikasten du Enarak eta bere gelakoak ere bertan egon dira eta Unai Muñoak berarentzat prestatutako bertsoa abestu diote.
Omenaldiko une hunkigarria izan da alkateak txapela jarri dienean eta Iraitzek omenaldiagatik eskerrak eman nahi izan ditu, "ez genuen inolaz espero herrian orokorrean jaso dugun berotasuna, benetan guztiei mila esker" zaletasun bezala hasi ziren eta txapelketetan emaitza bikainak pilatzea ezustea izan arren, "lanaren ondorio izan dira" azpimarratu du.
Enara Fernanezen inguruan Txintxarrik ateratako informazioa:
Kirola ikusmenetik haratago
Ezcarayko txapelketa Enararentzat
Enara Fernandez eskiatzailearen hirugarren garaipena
Enara Fernandez eskiatzailea Espainiako txapeldun
Enara Fernandezi omenaldi beroa

