
Karlos Altuna Kirol Zerbitzuko arduraduna, Pablo Barrio alkatea, Marijo Murua Landaberri BHI-ko zuzendaria eta Taxio Arrizabalaga Kirol, Gazteria eta Festak batzordeko burua hitzarmeneko sinadura ekitaldian.
Udalak jakin arazi duenez, hitzarmen hau Landaberri BHI-ren eskaera baten ondorioa da. Landaberri BHI-k argudiatzen duenez, eraikinean hezkuntza fisikoa garatzeko leku nahikorik ez dago eta duen gutxia jolas-orduetan erabiltzen dute gazteek.
Eguerdian sinatutako hitzarmenaren arabera, Udalak baimena ematen dio Landaberri BHI-ri Udal kirol instalazioak erabiltzeko ikasturte honetan zehar eta behin betirako konponketa bat lortu bitartean.
Hitzarmenaren baldintzen artean, Kirol Zerbitzuaren beharrei lehentasuna eman eta Udalari koste ekonomiko baxuena suposatuko dioten instalazioak aukeratuko direla dago.
Era berean, instalazioak ordu tarte zehatz batean erabiliko ahal duela eta saioak garatzeko kirol materialaren hornikuntza ikastetxearen esku dagoela ere azpimarratzen da.
Eta honekin lotuta, Kirol Zerbitzuak materiala gordetzeko biltegi konpartitua utziko dio.