Lasarte-Oriako I. Musika Astea hasi da. Musikagile handien lan ezagunak entzuteko aukera izan da Musikeneko Saxofoi ensenblearen eskutik. Bach-etik Leonard Bernstein-era Grieg, Tchaikovsky eta Rachmaninoven doinu ederrak entzun dira Manuel Lekuonako Kultur-etxeko aretoan.
Duo Soupire bertan behera
Bestalde, Kultura sailak jakitera eman duenez, biharko ekitaldietako bat bertan behera geratuko da.
Duo Soupire-k, Ainhoa Merzero abeslariak eta Alberto Saez pianistak ezingo du bihar kontzertua eskaini, Merzero gaixo dago eta.
Hala ere, Musika Astean badago beste ekitaldia bihar. Okendo Zinema taldeak antolatzen duen Ostegun zinea atalean, Chet Baker tronpetistaren bizitzari buruzko "Let´s get lost" dokumentala ikusi ahalko da. Sarrera, leihatilan 4,65 euro; internet bidez, 4,24 euro.
