Lasarte-Oriako Ernai-ren aurkezpen egitaraua apirilak 26, 27 eta maiatzaren 1erako

Txintxarri Aldizkaria 2013ko apirilaren 18a

Zukgua prozesua bukatuta Lizarran aurkeztu zen Ernai “Euskal Herriko gazte erakunde, feminista, sozialista eta independentista”. Geroztik herri mailako taldeak osatzen joan dira eta Lasarte-Oriakoak egitarau berezia antolatu du aurkezpen modura.

Ostiralean apirilaren 26an, 18:30ea Gaztelekuan ekitaldi berezi bat egingo da, apirilaren 27an larunbata 11:00etan Gaztelekuan ere “Burujabetza praktikan” Auzolan taldearen eskutik hitzaldia egingo dute. Ondoren bazkaria egingo da, “bakoitzak etxetik eramana beharko du berea” eta ostean Venezuelako iraultzari buruzko dokumentala ikusteko aukera izango da. Maiatzaren 1ean berriz, 13:30ean Xirimirin aurkezpen bazkaria eta 17:00etan Okendon “egin zazu behar duzuna!” lelopean musika, malabareak etab egiteko aukera izango da. Antolakuntzako kideek ekintzetan parte hartzeko deia luzatzen diete herriko gazteei.