Sortu-ko Herri Kontseilua aurkeztu da

Txintxarri Aldizkaria 2013ko api. 19a, 11:20

Sortu-ko herri kontseilua aurkeztu zen asteazkenean Villa Mirentxun. Bertan egin zuten agerraldia “erakunde berri honen haziak bertan erein baikenituen, bertan bildutakoek ureztatuko baitute egunero indarberrituz eta oinarri hauek hartuko ditugulako kontutan aurrerantzean.”

Argazkian Ibai Diez eta Unai Iparragirre falta dira
Ezker abertzaleak urte luzeak ilegalizazio egoeran eman dituela gogoratu zuten eta “ez dira bide luze honetan arazoak eta kontraesanak falta izan, ezta aurrerantzean falta izango ere, baina eztabaidari eta lan militanteari esker hasitako bidean uste osoa dugu”.

Herri kontseilua
Lasarte-Oriako kontseilua atal ezberdinetan banatuta honako herritarrek osatzen dutela eman zuten jakitera: Masa borroka atalaren baitan, herri antolakuntza ezberdinak sustatzea helburu, Kristina Alvarez eta Txanpi Bastarrika arituko dira; Sorturen edukien zabalkuntzan Gorka Lizarraga, Kristina Bernal eta Unai Altuna; borroka instituzionalean Leire Elizegi, Ibai Diez, Tomas Arrizabalaga eta Joxe Goikoetxea. Gazteriri dagokionez, Iker Ortega eta Uxune Iparragirre. Langile mugimenduan Ander Goenaga, antolakuntzan Aritz Bergara, Fleki Izagirre eta Mikel Eskisabel eta komunikazio alorrean, Karlos Martin, Unai Iparragirre eta Haritz Iparragirre jardungo dira.