Gorputz jarreraren heziketa ikastaroa

Txintxarri Aldizkaria 2013ko api. 19a, 11:25

Ttakun Kultur elkarteak Gorputz jarrera heziketa edo posturologia ikastaroa antolatuko du maiatzean zehar, Ludotekan, Ola kalean.

Gloria Crespo posturapata izango da ikastaroa eskainiko duena eta ordu eta erdiko lau saioetan partaideek teknika hau zer den ezagutuko dute. Klasea praktikoak izango dira. Erlaxazioa eta auto-masajeak landuko dira, bakoitzak berari edo material batzuekin, eta azkenik luzamenduak egingo dira.
Ikastaroa egiteko bi talde osatuko ditu Ttakun elkarteak. Lehengoak astelehenetan, maiatzaren 6a, 13a, 20a eta 27an arratsaldeko 19:00etik 20:30era izango ditu saioak eta bigarrenak, aldiz, ostegunetan, maiatzaren 9a, 16a, 23a eta 30a 17:00etatik 18:30era.

Ikastaroaren prezioa 22 eurotakoa da eta Ttakuneko bazkideek 20 euro ordainduko dituzte. Izena ematea Ttakun Kultur elkartean, Geltoki 4, egin behar da. Azken eguna maiatzaren 3a izango da.