Euskararen VIII. Maratoia burutu zenetik sei hilabete igaro dira eta hori gogoratzeko, Gazte Klubeko gazteak bihar, apirilaren 20a, Benedikara irteera egingo dute.
Arratsaldeko 16:30ean geratu dira Okendo plazan. Hemendik Euskararen Maratoian bezala, Lasarte-Oriak duen mendi bakarrera egingo dute ibilbidea.
Maratoian Ostadar SKT-ko Mendi sailak jarritako buzoira iristerakoan, denboraren kapsula bat lurperatuko dute. Honetan Euskararen VIII. Maraotiko hainbat gauza sartuko dira, kamiseta, pegatinak...
Hau egin eta gero, herrira itzuliko dira. Gazte Klubeko arduradunek azaldu dutenez, 18:00etarako Okendo plazan egotea espero dute.