Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lasarte-Oriako Udalak jakin arazten du irudi korporatiboaren lehiaketan parte hartu zuten pertsonek beraien lanak jasotzeko aukera izango dutela. Epea bi astekoa izango da, apirilaren 15ean hasita, eta Manuel Lekuona kultur-etxeko harreran eskatu beharko dira lanak. Gainera, Udalak eskerrak eman nahi dizkie lehiaketan parte hartu zuten guztiei, irabazlea bakarra izan arren irudi oso interesgarriak aurkeztu baitira eta hauek gabe ez zen berdina izango aukeraketa.