“Zeoze, o ze!” antzerkia Jalgin

Txintxarri Aldizkaria 2013ko apirilaren 20a

Ganorax taldeak aurkeztuta, “Zeoze, o ze!” antzerki emanaldia egin zen Jalgin Ostiral iluntzean. Itxarongela batean girotuta, lau aktore gazte agertu ziren oholtzan eta bakoitzak nahi zuen bestearena zen zerbait.

Giro horretan, laguntasunaz, bakardadeaz, joan diren momentuez etab. jardun zuten. Hori bai, umorez landu zituzten berez ilunak eta serioak diren gaiak etaikusleek barre algararen bat botatzeko aukera ere izan zuten.