Ttakun kulltur elkarteak antolatuta eta Udaberriko bertso saioari lotuta, hitzaldia eskainiko du Jon Maia bertsolariak Semblante Andaluz elkartean gazteleraz “Emigraziotik bertsolaritzara” ostiralean, apirilak 26, 19:30ean.
“Hango eta hemengo” izango da maiatzaren 4ean egingo den udaberriko bertso saioaren izena eta horretarako guraso etorkinak dituzten bi bertsolarirekin kontatuko da Jon Maia eta Xabi Paiarekin. Saioan herriko Semblante Andaluzeko bi taldek parte hartuko dute euren kanta eta dantzekin eta hauekin batera Kukuka, Zero Sette, Erketz, Hernaniko txalapartariak eta Xumela.
Bi bertsolariak erreferenteak dira euskal kulturan “baina beraien gurasoen hizkuntza komunitateak ez du hori ezagutzen”. “Sortzez familia erdaldun batetik euskal kulturak duen kultur diziplina zailenetako batean txapeldun izateraino”.
“Español kultura erasotzaile baten irudipean ikusi dugu beraiengandik datorren guztia eta ez da horrela” dio talde antolatzaileak “ezjakintasuna handia da baina jakin mina ere bai”.
Hitzaldiaren bukaeran Semblanteko abesbatzak bi kanta eskainiko ditu eta bertaratutakoentzat luntxa izango da. Ttakun kultur elkarteak hitzaldian parte hartzera gonbidatzen ditu herritarrak.
