Udal Musika eskolan aurrematrikula egiteko garaia

Txintxarri Aldizkaria 2013ko apirilaren 22a

Lasarte-Oriako Udal Musika Eskolak apirilaren 29an irekiko du 2013-14 ikasturterako aurrematrikula egiteko epea.

Haurrentzako txokoak, hizkuntza musikal, armoria, abesbatza, instrumentu ugari eta helduentzako taldea ere eskaintzen ditu herriko musika eskolak.

Plazaren eskaera egiteko unean, 40 euroko zenbatekoa kontuan kargatuko da , plaza-eskaerarenkontzeptupean, eta dagokion matrikula egiteko unean deduzituko zaio kopuru hori. Plaza baten eskabidea egin eta gero matrikula gauzatzen ez duenak ez du ordaindutakoa berreskuratzeko eskubiderik izango. Kultura sailak gogora arazten du, derrigorrezkoa dela aurrematrikula egitea plaza izateko.
Aurrematrikula Manuel Lekuonan egingo da 09:00etatik 13:00etara eta azken eguna maiatzaren 17a izango da.