
Aitor Unanue eta Marifer Gorostizak jendaurreko langileen hizkuntz ohiturek duten eragina aztertuko dute ostiral goizeko hitzaldian.
Hitzaldiak emango dituzte, besteak beste, Kataluniako Plataforma per la Llenguako Marc Bioscak, EHUko Eduardo Apodaka irakasleak eta Goiena-ko Iban Arantzabal-ek.
Lasarte-Oriako Euskara Zerbitzuak beste erakunde batzuekin batera antolatzen duen topaketa honetan, Udal Zerbitzu horretako Aitor Unanuek bi hitzaldi emango ditu: Marifer Gorostiza lankidearekin, “Jendaurreko langileak erakusten du herritarrak hizkuntza nola dantzatu” gaiaren inguruan ostiralean goizeko 10:00etan, eta Karlos Altuna kirol zerbitzuko arduradunarekin, “Kirol ikastaroetan euskarari txanda emanez, deportibitatez” ostegunean, 17:20ean hasita.
V. Udaltop Topaketaren egitaraua
Osteguna 25
09:45: Euskaraz jarduteko aktibazioa: ideia zenbait psikologia sozialetik
Eduardo Apodaka (EHU)
10:45: Udaletako hizkuntza errolden esperientziak
Kristina Pavo (Emun)
11:30: Atsedenaldia
12:00: Udal Politika Feminismoz bustitzen
Maite Barreña
(Arrasateko Udala)
12:30: Udalak euskaraz eta,… zuk zergatik ez?
Bittor Zarrabeitia eta
Karlos Gorrindo
(Gernika-Lumoko Udala)
13:30: Bazkaria
15:30: Zelan aktibatu udalak herritarrekin euskaraz jarduteko
Iban Arantzabal (Goiena Komunikazio Taldea)
16:30: Gureaz Blai! Euskaldunak aktibatzeko irratsaioa
Nekane Zinkunegi, Maite Bidarte eta Ainhoa Lasa (Info7)
16:50: Badakizue kontratazio publikoak ze garrantzi duen gure erakundeen egitekoan?
Maite Etxaniz
(Zarauzko Udala) eta
Aitziber Arnaiz
(Oiartzungo Udala)
17:20: Kirol ikastaroetan euskarari txanda emanez, deportibitatez
Karlos Altuna eta
Aitor Unanue
(Lasarte-Oriako Udala)
Ostirala 26
09:00: Autoformació i gestió lingüística: una experiència pràctica per a les Administracions públiques
Marc Biosca
(Plataforma per la Llengua)
10:00: Jendaurreko langileak erakusten du herritarrak hizkuntza nola dantzatu
Marifer Gorostiza eta
Aitor Unanue
(Lasarte-Oriako Udala)
10:30: Udalarekin euskara(z), zelan? Herritarrak aktibatzeko gakoak
Nerea Zubia eta
Maddi Etxebarria
(Elhuyar Aholkularitza)
11:15: Atsedenaldia
11:45: Talde-lana: Nola aktibatu herritarrak udalarekin euskaraz jarduteko? Zer eta nola egin, euskaraz ikus gaitzaten?
Koordinatzailea: Udal-ekin
13:30: Topaketen ebaluazioa, jarraipena eta amaiera
13:45: Kultur ekintza
14:00: Bazkaria
Hitzaldi horretan Altunak eta Unanuek Kiroldegiko ikastaroak euskalduntzeko programa aurkeztuko dute.
Euskara Zerbitzuetan lanean ari direnen zalantza eta asmoak trukatzeko gogoaren ondorioz sortu zen Udaltop 2009an. Aurtengoa bosgarrena izango da, beraz.