Buruntzaldea IKT-ko igerilariek igerilekuan izan ohi dituzte lehiaketak, baina badaude taldeko zenbait igerilari itsaso zeharkaldi edo ibai jaitsieretan parte hartzen dutenak. Horietako bat Juan Vicente Martin masterra dugu.
Lehengo igandean, apirilaren 14ean, Bidasoa ibaiko XLIV jaitsieran parte hartu Juan Vicentek eta bigarren izan zen bere mailan. Proba ”oso gustura, sentsazio onekin eta gehiagorako gogoz” amaitu zuela aipatu digu herriko igerilariak.
Buruntzalde IKT-ko entrenatzaileak Borja Apeztegiak azaldu digunez, Juanvik proba motzean parte hartu zuen 7,5 kilometrotakoan.
Buruntzaldea IKT-ko igerilariak Faisaien irlatik Hondarribiako porturaino ibilbidea egin behar izan zuen eta “emaitza paregabea” lortu zuen, bere mailan bigarren izan zen eta sailkapen nagusian, hirugarren.
Apeztegiak aipatu duenez, “aurreko urteko postuak berdindu bazituen ere, aurtengo edizioan iaz baino azkarrago ibili zen Juanvi. Igandean, 7,5 kilometroak 47 minutu eta 38 segundutan egitea lortu zuen, iaz baino 6 minutu azkarrago”.