Gomez eta Civicos Sudur Kroseko podiumean

Txintxarri Aldizkaria 2013ko apirilaren 22a

Lehengo asteburuan, herriko korrikalariek hainbat probatan parte hartu zuten, baina bitan, Egiako sudur krosean eta Berako mendi lasterketan aurrean izan ziren lasarteoriatarrak.

Larunbatean, apirilaren 13an, Sudur krosa lasterketa burutu zen Donostiako Cristina-enea parkean. Honetan Raul Gomez Margallo eta Nieves Civicos lehengo hiruren artean iritsi ziren helmugara. Zehazki Raul bigarren izan zen eta Nieves, berriz, hirugarren.

Igandean, berriz, Berako Mendi lasterketan Endika Gartzia bosgarren izan zen. Honetaz gain, beste herritar batzuk ere izan zen proban. Beheko argazkian Ostadar SKT-ko taldea.