Danok Kidek antolatutako “Balioetan hezi” jardunaldiak hasi ziren atzo. Aurtengo gaia “Arreta doluan direnei” da eta heriotzaren esperientziak herritar asko bildu zituen Manuel Lekuonako hitzaldi aretoan. Izaskun Apalategik eskaini zuen hitzaldia eta Bidegin elkartean egiten duen lanaz jardun zen lehenengo.
Bidegin elkartea 2011.urtean sortu zen gaixotasun larriak dituztenei edota senideren bat galdu dutenei doluan laguntza profesionala emateko helburuarekin. Horrela batetik laguntza eskaintzen zaio banaka eta bere esperientzia elkarbanatzeko aukera eskaintzen zaio berea bezalako esperientzia bat bizi izan dutenekin batera, taldeka.
“Doluari aurre egiteko modu ezberdinak daude eta jendeak ez du beti laguntza beharra ikusten” azaldu zuen Izaskun Apalategik. “Jendea etortzen zaigu esanez, ondo dagoela baina bere senide, lagunen batek bidali duela bertara”. Horrelako jarrerekin zaila da laguntza ematea izan ere, “beharrezkoa da onartzea galera horren ondorioz ondo ez dela sentitzen, gainditu eta dolu prozesua burutu ahal izateko”.
Ainara Elizetxeak bere bikotearen galeraren aurrean bizitakoa eta egindako prezesu pertsonalaz hitz egin zuen.
Gaurkoan
“Bizitzaren azkenean lagun” hitzaldia emango du Izaskun Andonegik gaur eta honetan gaixotasun larriak pairatzen dituztenekin egiten den lanaz hitz egingo du. Bihar, asteazkena Mila Arce haurrean psikiatri erizainak haur eta gaztetxoen kasua jorratuko du “hiltze prozesuan nola hitz egin eta lagundu haur eta nerabeei” izenburua duen hitzaldian. Hitzaldiak Manuel Lekuonan izango dira 19:30ean hasita.

