Endika Gartzia bigarren Urnietako II. Mendi Lasterketan

Txintxarri Aldizkaria 2013ko apirilaren 23a

Lehengo igandean, Urnietako II. Mendi lasterketa izan zen eta honetan Endika Gartzia herritarra bigarren iritsi zen helmugara, 01:57:03 denbora eginaz. Endikaz gain, Iraitz Arruabarrena herritarra ere lehen hamarren artean sartu zen, hau zortzigarren izan zen, 02:02:17.
Beste herritar batzuk ere parte hartu zuten 21,6 kilometroko proba honetan eta hauek dira haien denborak: Abel Herrero, 02:39:59; Mikel Calvo, 02:40:05; Iñaki Letamendi, 02:44:52; Javier Alonso, 02:44:52, Peio Fadrique, 02:45:44; Raul Martin, 02:55:12; Ibon Urdanpilleta, 02:56:18; Ivan Granado, 03:19:55; Alicia Rodriguez, 03:23:23 eta Jaime Eleno, 03:23:23.