Udan ere kirolaz gozatu, Kirol Udalekuetan

Txintxarri Aldizkaria 2013ko apirilaren 23a

Igerilekuan, hondartzan, kiroldegian... kirol eta joko ezberdinez gozatuko dute gazteek.

Lasarte-Oriako Kirolen Udal Zerbitzuak 2001, 2002, 2003 eta 2004 urteetan jaiotako neska-mutilentzat Kirol Udalekuak antolatu ditu. Hauetan apuntatuz gero kirol eta joko ezberdinak praktikatu, Buruntzaldeko ibilbideak ezagutu edo hondartzara irteerak egingo dituzte herriko gaztetxoek.

Kirol udalekuak bi hamabostaldi ezberdinetan gauzatuko dira, lehenengo hamabostaldia uztailaren 2tik 12ra izango da eta bigarrena, berriz, uztailaren 15etik 26ra.

Saioak goizez, 09:30etik 13:00etara, eta udal kirol instalakuntzetan izango dira. Taldeak 20 partaidekoak izango dira gehienez.

Izena ematea

Hamabostaldiak 150 euro balio ditu kiroldegiko bazkideentzat. Eta kirol zerbitzuak jakitera eman duenez, prezioan hamaiketakoa, bidaiak eta materiala sartuta daude. Gainera, kamiseta bat oparituko zaie.

Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko maiatzaren 2ti aurrera Kiroldegiko bulegora hurbildu behar dira interesatuak, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 12:30ra eta 17:00etatik 19:00etara.

Plazak mugatuak direnez, inskripzio hurrenkera errespetatuko dela jakin arazi du Kirol Zerbitzuak.