Iaz bezala, finaleko egunean mus azkarreko txapelketa jokatuko da.
Lasarte-Oriako Ostalarien elkarteak aurten ere Mus txapelketa antolatu du.
II. Mus txapelketa honetan taberna kopurua handitu da, 3 berri sartu dira eta beraz, 10 tabernatan izango dira lehiaketako partidak. Abend, Buenetxea, Galizia, Garakari, Ilargi, Gure Etxea, Artizar, Arkupe, Txanpa eta Andatzan maiatzaren 7tik aurrera, bikotekako mus txapelketa honetako norgehiagokak ikusi ahalko dira.
Final handia ekainaren 22an izango da Okendo plazan eta iaz bezala, mus azkarreko txapelketa izango da egunean bertan.
Txapelketako antolatzaileek jakitera eman dutenez, irabazleek 600 euroko saria eramango dute, txapeldun ordeek 400 euro, hirugarren sailkatuek 300 euro eta 100 euro laugarrenak.
Izena ematea txapelketa antolatzen lagunduko duten tabernatan egin behar da eta 30 euro ordaindu behar ditu bikote bakoitzak. Epea maiatzaren 2 edo 3a arte egongo da irekia.