Aire libreko denboraldia hasi da eta hemendik aurrera txapelketaz txapelketa ibiliko dira herriko atletak. Lehengo asteburuan Gipuzkoako txapelketen lehen jardunaldia izan zen eta emaitza onak lortu zituzten.
Eneritz Busto gaztea, kadete mailan, 100 metroko hesi-lasterketako irabazle izan zen eta egindako denborarekin Espainiako txapelketarako txartela lortu zuen lasarteoriatar gazteak.
Gipuzkoako txapeldun izan zen bigarren atleta, Ane Galardi dugu. Junior mailan jauzi hirukoitzeko lehiaketan gailendu zen eta Espainiako txapelketako marka gutxienekotik zentimetro batera geratu zen.
Hauetaz gain, beste domina eta marka gutxieneko ere izan ziren txapelketa honetan.
Maider Rekondo jubenilak eta Oihana Igarriz kadeteak zilarrezko eta brontzezko domina lortu zuen hurrenez hurren, pisu jaurtiketa proban.
Bestetik, Idoia Olasagastik kadete mailan eta Ane Galardi eta Maria Eugi juniorrek 100 metro lasterketan Espainiako txapelketarako marka lortu zuten.
Eta Jon Ander Bruño gazteak jauzi hirukoitzeko bere marka hobetu zuen.
Esperientzia
Bestalde, LOKE taldea Bidasoa Atletiko taldeko filiala denez, asteburu honetan Espainiako txapelketako lehen jardunaldirako 7 atleta deitu ditu. Itoitz Rodriguez, Jon Altuna eta Gaizka Ormazabal Durangon izango dira lehiatzen eta Ane Galardi, Eneritz Busto, Maider Rekondo eta Maria Eugi, berriz, Manresan.
Infantil eta alebinak
Hau guztiaz gain, apirilaren 21ean, infantil mailako Eskolarteko txapelketa izan zen Ordizian. Sasoetako neska- mutilek parte hartu eta 14. postua lortu zuten.
Asteburu honetan berriz, Sasoeta-Zumaburu eta Landaberri ikastolako infantil eta alebinek Gipuzkoako txapelketa izango dute.
