LOKEko judokek ez zuten zorte handirik izan lehengo asteburuan. Hala ere, Oscar Garrido hirugarren izan zen Errenterian igandean apirilaren 21ean izan zen kadete mailako Euskadiko txapelketan.
Honetan LOKEko bi judokek parte hartzen zuten, Oscar Garrido eta Fermin Balda eta hirugarren eta bosgarren postuak lortu zituzten hurrenez hurren.
Txapelketa hau baino lehen, infantil mailako Euskadiko Rakinga zen. Jorge Revueltak ez zuen egun ona izan eta ez zuen Espainiako txapelketarako txartela lortu.
Bestalde, larunbatean, berriz, Monzalbarban Aragoiko Nazioarteko txapelketan, Asier Sagastik lehiaketa utzi behar izan zuen lesionatu lehengo borrokan lesionatu eta gero.