Lekarozera 14 jokalari eraman zituen herriko taldeak eta 16 aurka egin behar izan zuen norgehiagokan.
Taldeko antolatzaileek azaldu digutenez, partida ederki hasi zen. Presioa ederki egin eta baloia kontrolpean zuten Prietoren mutilek, baina baloiaren jabetza galdu eta baztandarrek entsegua egin zuten, 5-0.
Gogoz jokatzen ari ziren herriko gazteak eta 22ko marraren gertu zirela Ander Rekondok baloia hartu eta etsaiak atzean utzita, entsegua lortu zuen. Jarraian Xabi Prietok atean sartzea lortu zuen.
Lehengo zati berdindua izan zen, bi taldeek entseguak egiten baitzituzten. Baina, atsedenaldia baino lehen Baztanek entsegu lortu eta 17-12koa jarri zuen markagailuan.
Bigarren zatian, Beltzak Ostadar Gure Etxeako gazteek indartsu erantzun zuten. Hasi eta Ibai Mitxelenaren lanak, 5 metrotatik 22 metroetarako lasterketa egin zuen eta gero plakatu zuten, bere anaiak Aimarrek entsegua egitea ahalbideratu zuen. Honela 17-17-ko berdinketa lortu zen eta Xabi Prietoren jaurtiketak beste bi puntu eman zizkion Beltzak Ostadarri.
Ongi zihoan guztia, baina Baztanek entsegua egin zuen eta jarraian touch batean Imanol Galarragak min hartu zuen. Jarraitzeko asmoa bazuen ere, arerioak entsegu egin eta gero zelaia utzi behar izan zuen Imanolek.
Ostean, Aimar Mitxelenak entsegua lortu eta Xabi Prietoren 2ko jaurtiketarekin tartea txikitu zuten, 32-26.
Beltzak Ostadarreko mutilek ez zuten etsi eta ongi erantzun zieten arerioaren entseguei. Nahiz eta haien onena eman, ez zuten zorterik izan, hainbat jokalarik min hartu eta azkenean, 46-33 amaitu zen partida.
Infantilak Anoetan
Asteburu honetan, zehazki, bihar 12:00etan infantil mailako Beltzak Ostadar Zarautz-ek Bera-Bera taldearen aurka jokatuko du Anoetako miniestadioan.