Larunbat goizean berriz, Auzolan taldeko hiru kidek hitzaldia eman zuten hamabost lagunen artean eta besteak beste, kooperatibismoa, moneta propioa edota burujabetza ekonomikoa izan zituzten mintzagai. Ostean bazkaria egin eta arratsaldean Venezuelaren inguruko dokumentala ikusi zuten.
Maiatzaren 1ean berriz, 13:30etan Xirimirin aurkezpen bazkaria eta 17:00ean Okendon "egin zazu behar duzuna!" lelopean musika, malabareak etab. egiteko aukera izango da. Ernaik gazteak ekintzetan parte-hartzera gonbidatzen ditu.
